Isiltasun Politika – Lege oharra
http://www.club33rs.it/ social change essay E-posta
A.10. Isiltasun Politika – Lege oharra.

Erakundearen webgune guztietan erabili behar dugu. Webgune bakoitzean, webgunearen domeinua jarriko dugu.

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

1. ZEIN GARA?

AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-K ondorengo helbidea du: Nikolas Lekuona Plaza 2, Barretxe, Ordizia, Gipuzkoa. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 88 73 40. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.ordizian.com domeinua AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ena da.

2. ZER DA AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-EN WEB SITE DELAKO?

Orain www.ordizian.com tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-rena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-renak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

4.- IRAUPENA

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.

5- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.ordizian.com web orriaren helburu nagusia AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da. Datu pertsonalak babesteari buruz, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

a) Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua

b) Datuak biltzearen helburua

c) Informazioaren hartzaileak

d) Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.

e) Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.

f) Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.

g) Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN izango da. Helbidea honako tokia du: Nikolas Lekuona Plaza 2, Barretxe, Ordizia, Gipuzkoa. Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

Produktu eta zerbitzuen berri ematea.

Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ek segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN besterik ez dakite.

Halaber, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-i eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.ordizian.com web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".

6.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN-ren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS ORDIZIAN Eskubide guztiak gordeak.

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80

Ordutegia: 09:30 - 13:30