Hasiera Berriak MERKATARIEK 2.000 POLTSA BANATUKO DITUZTE ASTEAZKENEAN HASITA
MERKATARIEK 2.000 POLTSA BANATUKO DITUZTE ASTEAZKENEAN HASITA
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Plastikozko poltsen erabilera murriztu eta herriko merkataritza sustatzea dira helburuak

ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, PLASTIKOA MURRIZTU, HERRIKO DENDAK PIZTU!lema duen poltsa ekologiko berrerabilgarria aurkezten du eta oraingo honetan 2000 poltsa zirkulazioan jarriko dira. Poltsak Abenduaren 5tik aurrera herriko zenbait saltokietan eta ORDIZIAN merkataritza bulegoan eskuragai egongo dira.

PLASTIKOA MURRIZTU, HERRIKO DENDAK PIZTU!MEZUAREN BITARTEZ, PLASTIKOZKO POLTSEN ERABILERA MURRIZTU ETA HERRIKO MERKATARITZAN KONTSUMOA PIZTU NAHI DA.

ORDIZIAN elkartearen eta Udal Promozioa, garapena eta komertzioa baita Garapen iraunkorra eta mugikortasuna sailen arteko elkarlanetik, ekimen hau sortzen da non merkatari eta bezeroen eskaerari erantzuna ematen dion poltsa hau aurkeztu eta honen 2000 ale zirkulazioan jarriko diren.

2018ko uztailaren 1etik plastikozko poltsak dohainik ematea debekatzen duen eta hauen erabilera murrizteko helburuarekin merkatariei hauek kobratzera behartzen duen araudi berriaren aurrean, dendari eta bezeroen eskuetan poltsa ekologiko berrerabilgarriak jarriz egoera berri honi erantzuna emateko erabakia hartu zuen ORDIZIAN elkarteak.

ORDIZIAN elkarteak, gai honekin sentsibilizatuta egonik eta plastikozko hondakinekin dagoen arazoaz kontziente izanik, aurrera pauso berri bat eman nahi izan du mezu zuzen bat bidaliz plastikozko hondakinak murrizteko eta, Gabonak gertu izanik, ingurumenarekiko kaltea gutxiagotzen duen herriko merkataritzako kontsumoa pizteko.

ORDIZIAN elkarteak 2010ean poltsa ekologiko tolesgarria kaleratu zuen, dendetako bezeroei eta garraio publikoan Ordizira gerturatzen ziren horiei banatuz. Ekimen honen arrakasta eta jasotako harrera ona ikusita, Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren ospakizunarekin beteginik 2012an errepikatu zen, poltsa kopuru nabarmena zirkulazioan jarriz.

Oraingo honetan, poltsa praktikoa eta erabilerraza, gainean eramateko egokia, eta aldi berean iraunkorra baita herriko dendetan erosketak egiteko bolumen aproposa duena aurkezten da. Poltsa urdin honek testu zurian Elkartearen eta Udalaren artean burututako ekimenetan erabiltzen den mezua “Ordizia bizi, Ordizian erosi” jasotzen du baita kanpaina honetako lema ere “Plastikoa murriztu, herriko dendak piztu”.

ORDIZIAN elkarteak baita Ordiziako Udalak ere, kanpaina honetarako finkatutako helburuen bila batu nahi diren pertsona guztientzat poltsa erakargarria eta praktikoa izatea espero dute, era honetan plastikoen hondakinak gutxiagotuz eta herriko merkataritza pizteko orduan protagonistak izanik, bai datozen egunetan baita urte osoaren zehar ere.

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80