Hasiera Berriak DENDAgo.com, Euskal Merkatarien Plataforma
DENDAgo.com, Euskal Merkatarien Plataforma
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

 

Euskaldendak-en, Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioaren, elkarlanetik abiatuta, EAEko merkatariei online salmenta «errazteko» proiektua aurkeztu zuten atzo Gasteizko Europa jauregian. 

DendaGo.com webgunearen bitartez euskal merkataritza-enpresei beren eskaintza internetera zabaltzea ahalbidetuko zaie. Izan ere, sortzaileek azpimarratu zuten legez, euskal merkatariek modu erraz eta autonomoan euren jarduera ekonomikoa interneten garatzea da proiektuaren helburua eta, era berean, mundu osoko kontsumitzaileei EAEko merkatarien produktu eskaintza eguneratua ezagutzeko aukera eskaintzen die, «7 egunez astean, 24 ordu egunean».   Webgunea dagoeneko martxan dago eta era guztietako produktu eta saltokiak aurkituko ditu erabiltzaileak.

 

Gainera plataforma honetan gure bazkideak diren: MARTA, PORFIRIO FERNANDEZ, OSKARBI OINETAKOAK eta VICUÑA SPORT saltokien produktuak online erosteko aukera izango duzu urteko edozein egun eta ordutan.

https://www.dendago.com/marta

https://www.dendago.com/oskarbi

https://www.dendago.com/porfirio

https://www.dendago.com/vicuna

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80