Hasiera Berriak ORDIZIA 750 (1268-2018): OSASUN ZIKLOA
ORDIZIA 750 (1268-2018): OSASUN ZIKLOA
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ekitaldia hiribilduaren 750 urteurrenaren programan kokatu da

Ostegunean, urtarrilak 18, Ordiziaren sorreraren 750. urteurrenaren arira antolatutako osasunaren inguruko hitzaldiak hasiko dira.Juan Carlos Garmendiak, María José Crehuet ordiziarraren doktore-tesia oinarri hartuta, Ordiziako historia medikoari buruzko hitzaldi batekin hasiera emango dio hitzaldi zikloari 18:30ean Barrena kultur etxean.

Garmendiak aprobetxatuko du Segurako hiribilduaren historia medikoan jasotako datuekin eta gertaerekin alderatzeko. Izan ere, horri buruz izan zen bere doktore-tesia. Juan Carlos Garmendia medikuntzan lizentziatua da eta EHUtik Doktore bere “Historia Médica de la villa de Segura” tesiarekin. 1990. urtetik urologian aditua da eta espezialitate horretan lan egin du Bidasoako eta Donostiako ospitaletan. Horren inguruko hainbat artikulu eta publikazio argitaratu ditu eremu nazional eta nazioartekoan.

Segurako Historiaren inguruko liburuan parte hartu zuen, historia medikoaren kapituluan. “Osatuberri” euskarazko aldizkarian ere medikuntzaren historiaren inguruko hainbat artikulu argitaratu ditu.

programa

Hitzaldi interesagarria da azaroaren 7ra arte luzatuko den ziklo sakon bati hasiera emateko. Hamabost hitzordu prestatu dira, 18:30ean hasiko direnak Barrenan, D’elikatuzen edota Zuhaizti zentroan.

Hauek dira landuko diren gaiak eta aurreikusitako datak:

-Urtarrilak 18: Ordiziako medikuntzaren historia

-Otsailak 5: Iktusa, zer da eta nola ekidin

-Otsailak 21: Iktusaren tratamenduan aurrerapenak Gipuzkoan

-Martxoak 8: Alargunen pentsioak, betiko aldarrikapena

-Martxoak 15: elikatura, mitoak eta errealitatea

-Apirilak 18:   Aurretiazko borondatea

-Maiatzak 3: Zergatik jarri txertoa nire seme-alabei. Mitoak eta errealitateak txertoen inguruak

-Maiatzak 15: Osasuna eta generoa

-Maiatzak 31: Adikzioak: sustantziak eta sare sozialak. Eta tabakoarekin, zer egin?

-Ekainak 5: Inma estudioa, ingurumena eta haurtzaroa

-Irailak 13: zahartze aktiborako bizitza osasuntsua

-Irailak 20: Eduki zure burmuina forman Alzheimerrak uxatzeko

-Urriak 10: Zer dakigu guren osasungaien inguruan? Osasun publikoaren sistemaren eta industria farmazeutikoaren arteko etika

-Urriak 24: Donazioak bizitza ematen du

-Azaroak 7: Haurtzaroaren eskubideak. Hautsitako haurtzaroak

1

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80