Hasiera Berriak ORDIZIAN GABONETAKO KANPAINA
ORDIZIAN GABONETAKO KANPAINA
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

 

Aurten ere ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkezten du. Egun hauetan ospatuko diren beste ekintza eta ekimenei ere kanpaina hau batuz, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da.

“SENTSIBILIZAZIO KANPAINA. GABONETAKO EROSKETAK HERRIKO MERKATARITZAN”

Abenduaren 9an piztuko diren Gabonetako argiak bezala, herriko merkataritzak ere herriko kaleei argia eta bizitza ematen die, data hauetan ez ezik urte osoaren zehar ere. Hau dela eta, Olentzero eta Mari Domingi oso argi dute Ordiziar eta Goierritarrentzat opariak bertako saltokietan erosiko dituztela. Hau horrela izanik, ORDIZIAN elkarteak Ordiziako Udalarekin elkarlanean, pertsonai kuttun hauen Gabonetako posta-txartel bat helaraziko du etxebizitza guztietara, herritarrak beraien Gabonetako erosketak herriko dendetan egitearen aldeko sentsibilizazioa indartzeko asmoz. Honez gain, ORDIZIAN elkarteko saltokietan mezu berdina jasoko duen pegatina kokatuko dute merkatariek, bezero eta bisitariei ongi etorria egiteko. Mezu hau kartelen bitartez eta sare sozialetan ere zabalduko da.

Eguberritako erosketak herriko dendetan egitearen aldeko sentsibilizazio kanpaina, Ordizian erosketa-opari bonoak, Olentzero eta errege magoekin Photocall 300€ko sariaren zozketarekin, Gabonetako 20 saskien eta 15 Errege-opilen zozketa, Txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamena eguberritako kanpainarako.


"ORDIZIAN erosketa bonoak" Bonoa 40€tan 50€ kontsumitzeko


Ordizian bonoaren helburua da herriko saltoki eta tabernetan erosketak bultzatzea, bezeroentzat abantailak dituen sistema da ORDIZIAN elkarteko erabilgarriak diren bono hauek erabiltzea.

Abenduaren 1tik eta erosketa bonoak agortu arte erosi daiteken bono hau bezeroen erosketan %20ko deskontu zuzena bermatzen du, bonoa 40€tan erosten bada ere 50€ko erosketa edo kontsumoa egiteko aukera ematen baitu. Bonoa 25€ko bi txarteletan saltzen da.

200 erosketa bono jarriko dira zirkulazioan eta behin erosita 2018ko urtarrilak 5era arte trukatzeko aukera izango du bezeroak, elkarteko denda, taberna edo jatetxetan.

“Ordizian bonoa” ORDIZIAN bulegoan (Santa Maria 21) erosteko aukera emango da astelehenetik ostiralera goizez eta asteazkenetan arratsaldez (eskudirutan ordaindu beharko da). 18 urtetik gorako bezeroek NAN aurkeztu beharko du eta NAN bakoitzarentzat bi erosketa-bono erosteko aukera emango da.

Eguberritako Photocall “OLENTZEROA eta ERREGE MAGOAK ORDIZIAN EROSTEN” 300€ko zozketarekin

Eguberritan, lau photocall kokatuko dira Ordiziako kaleetako lau puntu desberdinetan, Garagartza Plaza, Kale Nagusia, Andre Maria kalea (Ordizian bulegoa) eta J.M. Barandiaran Plaza. Eguberriak Ordiziara iristen dira eta Goierritarrak gure herriko aukerak biziz, Olentzeroa eta Errege Magoak bezala herriko dendetan erosiz, Olentzero eta Mari Domingiren bi photocall eta Errege magoen beste bi kokatuko dira. Herritar eta bisitariak puntu hauetan beraien argazkia egiteko aukera izango dute, bakarrik, bikoteka edo taldeka. Argazkia egin eta urtarrilak 4a 13:00ak baino lehen 671690980 telefono zenbakira WhatsAppez bidaltzen duten horien artean 300€ko erosketa-txartela zozketatuko da urtarrilaren 4ean. Gastua urtarrilaren 5ean egin beharko du irabazleak eta sari hau Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko baliagarria izango da. Argazki guztiak Ordizian merkatari elkarteko Facebook-en ikusgai egongo dira.

ORDIZIAN TXARTELAREN BITARTEZ GABONETAKO 20 SASKIEN ETA 15 ERREGE-OPILEN ZOZKETA

Eguberritako kanpaina elikatu eta goxoago egitearren eta aspalditik biztanlearen gustuko ohiturari jarraipena emateko, Gabonetako kanpainaren zehar beraien erosketak Ordizian Txartelarekin egiten dituzten horien artean Gabonetako 20 saski zozketatuko dira abenduaren 4a eta 23a bitartean eta 15 errege-opil abenduaren 23a eta urtarrilaren 4a bitartean.

EROSKETAK, AISIA eta TURISMORAKO JARDUNALDIAK abenduak 15 eta 16

Eguberritako kanpainaren barruan abenduaren 15 eta 16an burutuko den ekimena Ordiziako kaleetara haur parkea, txu-txu tren turistikoa eta “gildaren eguna” ekarriko ditu.

Abenduaren 15ean arratsaldez eta 16an goiz eta arratsaldez, haur parke bat kokatuko da frontoi gunean eta txutxu tren turistikoak, herriko kaleak zeharkatuko ditu, ibilbide aukera desberdinak eskainiz eta hauen artean Turismo bulegoak eskainiko duen ibilbide turistiko gidatua nabarmenduko da.


Trenaren ordutegia goizeko 10:30tik 13:30ra eta 16:30tik 20:00ra izango da eta ibilbide turistikoaren ordutegia 12:00ak eta 18:00ak, kasu honetan Plaza Nagusia, Udaletxea, Fray Andres, Barrena Jauregia, Zabale Baserria, Andre Maria jasokundearen eliza, Zabala Jauregia eta D´elikatuz zentro izango delarik ibilbidea, guzti hauen inguruan dagokion informazioa jasoz D´elikatuz zentroko pertsona baten laguntzari esker.

Bai haur parkearen prezioa baita Txutxu trenarena ere 1€koa izango da. Haur parkerako ticketak honen sarreran saldukok dira eta Txutxu trenarenak D´elikatuz zentroan (Andre Maria kalea 24). Ticketa erosterakoan, Ordiziako informazioa duen diptiko bat jasotzeko aukera izango dute bisitariek. Diptikoa jasotzen duten bisitari edo herritarrek, Ordiziako saltokietan erosketa bat egin eta diptikoan honetara zuzendua dagoen tartean zigilua jarriz, beraien datuekin D´elikatuz zentroan diptikoa aurkeztu eta Goierriko produktuen sorta baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Abenduaren 27an Gabonetako azoka berezi ospatuko da eta egun honetan zehar ere Txutxu tren turistikoak zerbitzua eskainiko du.

Gainera, ostalaritza establezimendu batzuk abenduaren 16an “gildaren egunera” batuko dira beraien tabernetan gilda pintxoa 1€tan eskainiz.


Dudarik gabe aukera interesgarria bezero eta bisitariek gertuko ingurune batez gozatzeko, non Gabonetako erosketak egin, opariekin asmatu eta eskainiko diren dinamizazio ekintza desberdinen bitartez egun hauek alaitzeko.



 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80