Hasiera Berriak ORDIZIAK BAT EGINGO DU ASTE BERDEAREKIN DATOZEN EGUNETAN
ORDIZIAK BAT EGINGO DU ASTE BERDEAREKIN DATOZEN EGUNETAN
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da

Europako Aste Berdea Ordizian ere ospatuko da aurten, ekainaren 3tik 10era.  Ordiziako Hondakin Mahaiak, Ordiziako Udalaren eta ORDIZIAN elkartearekin elkarlanean bultzaturiko ekimena da. Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da; erabilitako liburu eta diskoak herritarren eskura jarriko dira eta haurrei zuzendutako tailer bat egingo da.

Herriko merkatariekin hondakinak murriztearren, poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzea berriro ere bultzatu nahi da. Orain dela urte batzuk, Ordizian elkartetik poltsa berrerabilgarriak banatu ziren eta Sasietako Mankomunitatearen bidez, arrandegietan erosketak egiteko tupper ontziak oparitu ziren. Helburua, bai poltsa berrerabilgarria bai ontziak erosketetan erabiltzea da.

Hala, ekainaren 3tik 10era, Ordizian elkarteko elikadura dendetara poltsa berrerabilgarri edo tupper batekin gerturatzen den pertsonari txartel bat emango zaie zozketa batetan parte hartzeko. Kanpaina honen bitartez Ordizian elkarteko dendetan trukatu ahal izango diren 50€ko bi erosketa-txartel eta produktu ekologikodun bi saski zozketatuko dira. Kanpaina hau Ordizian elkarteko fruta-denda, arrandegi, harategi, okindegi, belar-denda eta bestelako elikadura dendetan izango da. Guztira hamahiru saltoki izango dira kanpaina honetan parte hartuko dutenak.

Era berean, ekainaren 8an, “kultura ez da hondakin bat” ekimena egongo da. Garbiguneetan egoera onean dauden liburu, CD eta binilozko diskoak bildu eta salgai prezio onean jarriko dira plaza Nagusian, goizetik hasita.

Azkenik, ekainaren 10ean, Kimikarian taldeak tailer bat egingo dubirziklapena, berrerabilpena eta hondakinak gutxitzearen garrantzia barneratzeko helburuarekin. Plaza Nagusian 11:00etatik 14:00etara izango da.

http://www.ordizia.eus/es/noticias-desarrollo-sostenible-movilidad/3192-ordizia-se-suma-a-la-semana-verde-desde-este-sabado

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80

Ordutegia: 09:30 - 13:30