Aurkezpena, ORDIZIAN elkartea
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
ordizian-aurkezpena

ORDIZIAN, Ordiziako Merkatari Elkartea 1978. urtean sortu zen Ordiziako Merkatarien interes sozial eta kulturalak defendatzeko helburuarekin. Ekimen berriak burutzea, sustapen eta koordinazio-lanak egitea da xedea; eta udalaren laguntzarekin, herriko hirugarren sektorea indartzea eta gure bezeroei produktu eskaintza anitza ematea da asmoa.

Gaur egun, ORDIZIAN, Ordiziako udalerrian kokatuta dauden 98 dendaz osatuta dago; ehungintza, elikadura, bitxigintza, osasungintza, hostalaritza, edergintza, etab. bezalako jarduera desberdinak biltzen dituelarik.

Gure helburu nagusiak honako hauek dira:

forward Bazkideen interes ekonomiko eta profesionalen ordezkari izatea defentsa, sustapen eta zabalpen lanak egitea.
forward Gipuzkoako merkataritzaren marketing-a eta irudiarekin zer ikusia duten gai guztien garapena.
forward Hirigintza komertzialari buruzko proiektuen azterketa, garapena eta exekuzio lanak.
forward Hirigunetako bezeroen beharrak aztertu elkarteen bidez eta gogor lan egin beraien beharrei erantzuna emateko
forward Herritarrak jabetzea gure herrietan eta hirietan erosketak egitea duen garrantziaz eta merkataritzaren kalitatezko irudia lantzea eta transmititzea.
forward Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, gestioa errazten duten tresna egokiekin, puntakoak diren merkatariei lagunduz eta animatuz bide horretatik jarraitzeko eta gainerakoei azalduz hori dela bide egokiena gaur egun lehiakorrak izateko.

Batzarkideak ondorengo hauek dira:

  Lehendakaria: Estibaliz Ruano Matxain (Peluquería E. R. Matxain)

  Lehendakariordea: Josetxo Marin Aristimuño ( Foto Josetxo Marin)

  Idazkaria: Mª Carmen Goiburu Esnaola ( Zabale Belardenda)

  Diruzaina: Edurne Rubio Garcia (ACVmultimedia)

  Bokalak: Ignacio Donavera Olaizola (Porfirio Fernandez), Amaia Leone Ollakarizketa (De la Cuesta),

  Rosa Carrion Montero (Carrion) eta Mª Jose Olano Mendizabal (Ttipi-Ttapa)

 

 

 

Kokapena

Andre Mari kalea 21
20240 Ordizia, Gipuzkoa

Kontaktua

ordizian@ordizian.com
943 88 73 40
671 69 09 80

Ordutegia: 09:30 - 13:30